Ekonomia -

Greziako krisia

Trichet: 'Greziak murrizketa konpromisoa beteko du'

G20ko banku nagusiek nazioarteko ekonomiaren geldialdia ikusi dute, baina atzeraldia baztertu dute.

Grezia, porrotaren beldur

01:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziak murrizketa fiskalaren eta oinarrizko erreformen inguruan hartutako konpromisoak beteko dituela uste du Jean-Claude Trichet Europako Banku Zentraleko zuzendari nagusiak. Basilean (Suitza) G20ko herrialdeen banku zentralekin egindako bilera baten ostean, Jean-Claude Trinchetek adierazi du murrizketa-plana gainbegiratzen duen “troika” pozik egongo dela Greziak egindako aurrerapenekin.

Aldi berean, G20ko kideen banku zentralek atzerakada nabaritu dute mundu osoko ekonomian, dena den, atzeraldia jazotzea baztertu dute.

''Nire ustez zerbait ona ikusiko dugu, greziar Gobernuari bidalitako mezu indartsuak ikusita, eta Grezia eta greziarren onerako delako'', adierazi du Trinchetek.

Europako Batzordeko, Europako Banku Zentralekeko eta Nazioarteko Diru Funtsako ikuskatzaileak aste honetan bueltatuko dira Atenasera Greziako egoera aztertzen jarraitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea