Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Europako Batzordeak erkidegoen zorra kontrolatzeko esan dio Espainiari

Gainera, hartutako neurrien helburuak betetzen direla bermatzeko hainbat iradokizun egin dizkio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erkidegoen zorra eta defizita kontrolatzeko eskatu dio Espainiari Europako Batzordeak, eta horiek murrizteko agindu dituen neurriak uste bezala betetzen ez badira, neurri osagarriak hartzeko.

Espainiak zorra eta defizita murrizteko hartu dituen neurrien "alde" agertu da Brusela, baina helburuak betetzen direla bermatzeko hainbat iradokizun egin dizkio, Ekonomia eta Diru Batasuneko herrialdeen egoera eta finantza publikoen jasangarritasunaren urteroko txostenean.

"Gobernu autonomikoen defizita eta zorra kontrolatzeko mekanismoak zorrozki betetzea" gomendatu dio Europako Batzordeak Espainiari, eta "ekonomia eta aurrekontuak uste bezela ez badoaz, neurri osagarriak hartzeko" aholkatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea