Ekonomia -
Erregaiak
Gasolina % 2,6 garestitu da astebetean eta gasolioa, aldiz, % 1,7
2010eko aste berarekin alderatuta, gidariak 10,1 euro gehiago behar ditu gordailua gasolinaz betetzeko, eta 10,4 euro gehiago gasolioaren kasuan.
Erredakzioa
Gasolina litroaren batezbesteko prezioa 1,354 eurotan da, aurreko astean baino % 2,6 garestiago, Europar Batasuneko Petrolio Buletinetik Europa Pressek ateratako datuen arabera.
Igoera horrekin, gasolina udako maximoeta jartzen da, uztailaren amaieran eta abuztuaren hasieran izandako prezioetan, hain zuzen. Orduan, eta hiru astetan, litroaren prezioa 1,356 eta 1,354 euro artean izan zen.
Gasolioari dagokionez, egun litroko 1,265 euro ordaintzen dira, duela astebete baino % 1,7 gehiago, uztaileko azken astean izandako udako maximotik (1,282 euro) 1,7 zentimora.
2010ean baino % 15 garestiago
Gasolina eta gasolioaren prezioak urte hasieran baino % 7,8 eta % 6,5 altuagoak dira, hurrenez hurren, eta 2010eko aste berdinean zeudenak baino % 14,8 eta % 15,1 altuagoak.
Gaur egungo prezioak kontuan izanda, autoaren 55 litroko gordailua gasolinaz betetzeagaitik 74,4 euro ordaindu behar dira eta gasolioz betetzeagaitik 69,5 euro. Gasolinaren kasuan, gidariek iaz baino 10,1 euro gehiago ordaindu behar dituzte eta 10,4 euro gehiago gasolioaren kasuan.