Ekonomia -

Konfiantza-galde

Berlusconiren herstura egitasmoa onartu du Italiako Senatuak

Planak aldeko 165 boto jaso ditu, kontrako 141 eta hiru abstentzio. Orain egitasmoa Diputatuen Ganberara pasako da behin betiko onartzeko.

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berluconiren Gobernuak martxan jarritako 54.265 milioi euroko herstura plana onartu du gaur Italiako Senatuak. Herrialdeko kontu publikoak onbideratu eta 2013ko aurrekontuetan oreka lortu nahi du Exekutiboak egitasmoaren bidez.

Egitasmoak konfiantza-galde bat gainditzea erabaki zuen Gobernuak. Planak aldeko 165 boto jaso ditu, kontrako 141 eta hiru abstentzio. Orain egitasmoa Diputatuen Ganberara pasako da behin betiko onar dezaten.

Diputatuen Ganberako Bozeramaileen Batzordea bihar bilduko da herstura planak izango duen prozedura erabakitzeko.

Kalean onarpenik ez duen neurrietako batek CGIL sindikatu nagusiaren haserrea eragin eta atzoko greba orokorra ekarri zuen. Izan ere, planaren 8. artikuluaren bidez Langileen Estatutuko 18. artikulua indargabetu dezakete, kaleratzeak errazteko.

Bozketan zehar istiluak gertatu dira Senatuaren kanpoaldean. Suminduen talde batek protesta egin du, baina Poliziak manifestazioa desegin du kargen bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea