Ekonomia -

Murrizketa ekonomikoa

Nafarroak 327 milioitan murriztu du 2011ko gastua

Gobernuaren hitzetan, uste baino 186 milioi gutxiago jasoko dituzte, eta ondorioz, aurtengo aurrekontuetan % lau gutxiago gastatu, eta hainbat kasutan, sozietateen zerga aurreratu beharko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreikusitakoa baino 163 milioi gutxiago jasoko ditu Nafarroako Ogasunak. Hori horrela, aurtengo aurrekontuan onartutakoa baino % lau gutxiago gastatuko du Yolanda Barcinaren Gobernuak.

Zertan murriztuko den gastua galdetuta, zehaztapenik ez du eman Alvaro Miranda Ogasun kontseilariak. Hori datozen asteotan sailez sail aztertuko dutela erantzun du. Datorren urteko aurrekontuari ere gastu sapaia jarri dio Nafarroako Gobernuak.

Oinarrizko zerbitzuak ukitu gabe, Alvaro Miranda Ogasun kontseilariak esan du Nafarroaren egoera txarra dela esan du, nahiz eta Estatuko beste leku batzuetan baino hobe egon.

Aurtengo aurrekontuan gauzatzen ez diren gastuak datorren urtekoan bildu nahi ditu Mirandak.

Eta datorren urteari begira aurreikuspenak egin ditu Ogasun kontseilariak. Aurrekontua % 3 murritzagoa izango da, 3.700 milioi euroko mugarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea