Ekonomia -
Finantza-krisia
Lagarde (NDF): 'Garai berri eta arriskutsu batean sartu gara'
"Ekonomiak atzera egiteko arriskua inflazioarena baino handiagoa da" ekonomia aurreratuenetan, esan du Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) arduradun nagusiak.
Erredakzioa
"Udan gertatutako guztiak garai berri eta arriskutsu batean sartu garela esan nahi du", adierazi du Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendariak. Garai berri horretako arazo nagusiak, Lagarderen hitzetan, "Europako zor subiranoa" eta AEBetako "oreka fiskalaren" beharra dira.
Lagardek munduko ekonomiaren "errekuperazio hauskorra" "bide okerretik joateko" arriskua azpimarratu du Jackson Holen, Wyomingen, AEBetan, egindako adierazpenetan. Bertan Erreserba Federalaren eta bestelako banku zentralen bilera informalan izan da.
NDFko zuzendari nagusiaren arabera, "politika ekonomikoek hazkundea babestu behar dute, nahiz eta finkapen fiskala ezinbesteakoa izaten jarraitu".
Horretarako, diru politika oso malgua izaten "jarraitu behar du", izan ere, ekonomiak atzera egiteko arriskua inflazioarena baino handiagoa da" ekonomia aurreratuenetan.