Ekonomia -

Defizitari aurre egiteko

Berlusconik 36 probintzia eta 50.000 kargu publiko kendu ditu

Italiako Gobernuak 45.500 milioi euroko murrizketa onartu du. Neurri hauekin, aurrekontuaren oreka eta zorraren muga ezarri nahi dituzte.

Silvio Berlusconi artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.
Silvio Berlusconi artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.
Silvio Berlusconi artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Gobernuak 45.500 milioi euro inguruko murrizketa plana onartu du ezohiko Ministroen Kontseilu batean, finantzen krisiari aurre egin eta 2013rako aurrekontuen oreka lortzeko.

Gobernuak ekonomia onbideratu nahi du 2013rako; izan ere, Italiako zor publikoa BPGren % 120tik gora dago. Horretarako, zerga gehiago eta aurrezte neurriak abiatuko dituzte. Horrela, 36 probintzia eta 50.000 kargu publiko kenduko ditu.

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroaren hitzetan, Europako Banku Zentralak Italiari eskatutako murrizketen harira hartu dute erabakia; izan ere, EBZk Italiako zorra erosi du merkatuen gaineko presioa arintzeko.

Aurreikusitakoaren arabera, 20.000 milioi euro aurreztuko dituzte 2012an, eta 25.500 milioi euro 2013an. Batez ere, gastua murriztuko dute, Giulio Tremonti Ekonomia ministroak hedabideen aurrean azaldu duenez.

Neurrien artean, besteak beste, ondare handien gaineko "elkartasun" zerga, klase politikoan murrizketak, eta Konstituzioan aurrekontuaren oreka eta zorraren muga ezarri nahi dituzte.

Halaber, Berlusconik politikaren kostua murriztuko du, ministerioei diru gutxiago emanez.

Bestalde, ihes fiskalaren aurkako neurriak hartuko dituzte; besteak beste, faktura ez egitea zigortzea eta BEZ ordaindu dela ziurtatzen duen sistema baten erabilera.

Produktibitatea sustatzeko, Gobernuak lan-egutegiko festak (erlijio-festak izan ezik) astelehenetara pasako ditu zubiak saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea