Ekonomia -
Finantza krisia
Europak zorpeko salmentak debekatu ditu espelukazioari aurre egiteko
Helburua merkatuen ezegonkortasunarekin amaitzea da. Ibex 35ek urteko bigarren gorakada handiena izan du (% 4,82). Ikusi merkatuen bilakaera.
Erredakzioa
"Finantza sektoreko akzio espainiarrak epe motzera saltzea areagotzen edo bultzatzen" dituzten ekimen zein baliabideak "debekatzea" adostu du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV). Dekuak berehalako eragina du.
Konkretuki, Finantza Baloreen Europako Agintaritzak (ESMA) epe laburreko zorpeko salmentak debekatu ditu Frantzian, Espainian, Italian eta Belgikan merkatuen egonkortasuna galarazten duten "zurrumurru faltsuak" geldiarazteko asmoz.
CNMVak prentsa ohar batean adierazitakoaren arabera, Europako merkatuen egoera aldakorrak, eta batez ere finantza erakundeen akzioen kotizazioak, "eragin nabarmena du merkatuen egonkortasunean eta funtzionamendu zuzena asaldatu dezake".
Hori dela eta, "baloreen merkatuen funtzionamendua berrikusi beharra dago finantzetan egonkortasuna bermatzeko".
15 egun, edo gehiago
Debekua aldi baterako da, 15 egunez izango da indarrean, baina luzatzeko aukera dago beharrezkoa dela ikusiz gero. Finantza sektoreko akzio espainiarren zorpeko salmenten areagotzea eragiten duen edozein pertsona fisiko edo juridikorengan izango du eragina.
Behin behineko debekuak akzioen edo indizeen gaineko edozein operaziori eragiten dio, eskurako dibisa erosketak, merkatu antolatuetan edo OTCtik eratorritakoetan. Epe laburreko operazioen sorrera eta areagotzea zigortuko dute, nahiz eta egun berean egin.
Zer da epe laburreko edo zorpeko salmenta?
Epe laburreko salmentan balore bat saldu egiten da erosi baino lehen. Ondoren, balore hori saldutako prezioan baino merkeago erosten du saltzaileak. Estrategia hori kotizazioek behera egingo duten zurrumurruak daudenean erabiltzen da, garesti saldu eta merke erosteko aukera ematen duelako.
Operazio horiek arrisku handia dute, baina etekina ez daukate ziurtatuta, balorearen prezioak gora egiten jarraitu dezakeelako eta gorakada horrek ez du inolako mugarik. Horrek galera handiak ekar liezaioke saltzaileari.
Joera aldakorra burtsetan
Europako burtsek urduri ekin diote saioari, batzuk negatiboan, besteak positiboan, joera oso aldakorra izan da hasiera hasieratik. Eguerdian, azkenean, igoerak nagusitu dira. Eta igoera horiek saio bukaeraraino heldu dira.
Hori horrela, Ibex 35ek urteko bigarren gorakada handiena izan du, % 4,82, eta 8.647,3 puntuko mailan kokatu da.
Europako indize nagusiek ere bide berdina jarraitu dute eta gora egn dute. Jarraitu burtsaren bilakaera.
Arrisku saria
Espainiako arrisku saria egonkor dago 267 puntuan.