Ekonomia -

Bittor Lizarribar

"Asteotan galdu dugun saltzeko aukera errekuperatzea zaila izango da"

Euskal Dendak elkartean kezka dute. Ez dakite krisia amaitu ondoren kontsumitzaileak zein jarrera azalduko duten. Enpresa handiak, gainera, oso gogor irtengo dira eta eurei aurre egin beharko die.

Denda txikiak itxita
Denda txikiak itxita
Denda txikiak itxita

play icon 4:47

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehen ere egoera larrian, eta orain okertu egin da dendari txiki askoren egoera. Elikagaien komertzio txikiak salbu, hiri eta herrietako gainerako denda txikiak itxita daude. Osasun krisia gogor ari da kolpatzen sektorea eta gutxieneko diru-sarrera bat bermatzea eskatzen dute: 31 milioi euroko diru laguntza litzateke orotara. Baina, ez da erraza laguntza horiek lortzea: "oztopoak jartzen ari dira".

Bittor Lizarribar, Euskal Dendak elkarteko presidentearen hitzetan, krisia pasata ireki ezinik geratuko diren denda asko egongo da. "Oso zaila izango da asteotan galdu dugun saltzeko aukera errekuperatzea", dio. Laguntzak beharko dituzte, beraz, "orain artean eman dituztenak baino gehiago", eta egitura aldaketa bat ere beharko dela aurreikusten dute, epe motzera ez bada, epe luzera beraien egoera "okerrera" joango delako.

Lizarribarrek kezka azaldu du, ez dakitelako krisiaren ondoren kontsumitzaileak zein jarrerarekin irtengo diren kalera, kontsumitzeko beldurra izango duten ala gogo gutxi azalduko duten. Enpresa handiak, gainera, gogor irtengo dira promozioekin, beherapenekin... eta horri ere aurre egin beharko diotela uste dute. "Erregulatu egin beharko da, bestela ezingo dugu aurrera joan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea