Ekonomia -

Kreditu krisia AEBetan

Obama: 'AEBetako arazoek konponbidea dute'

Presidente estatubatuarrak adierazi duenez, "AEBetako kreditua lehenengo mailakoa da". Honen esanetan, "merkatuek gora eta beheta egiten dute baina beti izango gara AAA mailako herrialdea".

Obama, Etxe Zuritik egindako agerraldian. Argazkia: EITB
Obama, Etxe Zuritik egindako agerraldian. Argazkia: EITB
Obama, Etxe Zuritik egindako agerraldian. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama presidenteak astelehen honetan adierazi duenez, "merkatuek oraindik badakite AEBetako kredituak lehen mailakoa izaten jarraitzen duela". Obamaren hitzetan, egungo finantza arazoek "konponbidea dute".

Etxe Zuritik egindako agerraldian presidenteak baieztatu duenez, "konponbide horiek aurkitzeko ezgaitasun politikoak kezka sortzen du inbertitzaileengan". Standard and Poros agentziak AEBetako kredituaren kalifikazioa jaitsi berri du eta erabaki horrek merkatuetan izan duen eragina jarraitzen egon da Obama.

"Merkatuek gora eta behera egiten dute baina gurea AEBak dira eta bost axola zer gertatzen den, beti AAA mailako herrialdea izango baikara", gaineratu du. "Langile produktiboenak ditugu, teknologiarik aurreratuena eta ekimen handiko enpresariak ere", azpimarratu du.

Epe ertain eta luzerako irtenbideak "AEBetako defizitaren erabilera orekatua egitea" eskatuko du, gastuen murrizketarekin eta zergen igoerarekin batera.

Zorraren muga handitzeko elkarrizketetan, aberatsenen zergak igotzea exijitu zuen Obamak baina negoziatzaile errepublikarrek aukera hura errefusatu zuten.

10 urte A hirukoitza berreskuratzeko

John Chambers S&' || 'P agentziako zuzendari orokorrak gogoratu duenez, kalifikazio maximoaren beherakada izan duten herrialdeek bederatzi urte, gutxienez, behar izan dituzte kalifikazio hura berreskuratzeko. Chambersek zehaztu duenez, "herrialde bakoitzak epe propioak ditu eta gu ez gara eperik iradokitzen ari".

AEBetako politikariek A hirukoitza berreskuratzeko neurri ekonomikoak eta politikoak adosteko gai diren ez daude ziur kalifikazio agentziaren buruzagiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea