Ekonomia -

Ustezko botere-abusua

Prozesua 'faltsututa' dagoela esan du Lagarderen abokatuak

Gainera, Lagarde akusatu zuen fiscal ohiak "ez zen ofizioz jardun , baizik eta helburu politikoak lortzeko oposizioak bultzatuta".

Lagarde, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Lagarde NDFko zuzendaria ustezko botere abusuagatik ikertuko dute

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) zuzendariak esan du Tapie auzian Lagardek izandako eginkizuna ezagutzeko ikerketa "hasieratik faltsututa" dagoela, Le Figaro egunkari frantziarrak.

Egunkari horretan agertzen den elkarrizketa batean Yves Repiquet abokatuak esan duenez, Jean-Louis Nadal Kasazio Auzitegiko fiskal ohia, aurreko maiatzean eskatu zuen ikerketa has zezaten, "ez zen ofizioz jardun, helburu politikoak lortze aldera oposizioak bultzatuta baizik".

Repiquet "harrituta" agertu da ondasun publikoak bideratzean eta "faltsutzean lagundu" zuela Lagarderi egotzi ostean. Horren inguruan, esan du "diputatu sozialistek jendaurrean babestu zituztela" akusazioak, auzitegiak onartu baino lehen.

Auzitegi Goreneko Fiskaltzak bat egin zuen oposizioaren parlamentariak egindako akusazioekin eta auzitegiari ikertzeko eskatu zion.

Ikerketa horren bidez argitzen saiatuko dira 2008an Bernard Tapie enpresaburuari, Adidas saltzeagatik, emandako 285 milioi euroko diru-laguntza ematean Lagardek izandako eragina; Taiperi 90ko hamarkadako erdialdean bahitu zioten enpresetako bat da Adidas.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea