Ekonomia -

Krisia burtsetan

Espainia eta Italia kutsatzeko arriskutik aldendu nahi ditu euroguneak

Merkatuen urduritasuna alde batera uztea eskatu du Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak, izan ere, Italiako arrisku-sariak errekor berria ezarri du gaurko saioan, 390 puntutan amaitu baitu.

Espainiako eta Italiako arrisku sariek goia jo dute

01:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneak eskura dituen arma politiko eta dialektiko guztiak martxan jarri ditu gaur, Espainia eta Italia zorraren krisiaren biktimak bihurtzea saihesteko. Horrela, elkarrizketa telefonikoak eta premiazko bilerak egin ditu hiriburu ezberdinetan.

Espainiako eta Italiako arrisku sariek 400 puntu gainditu ostean merkatuek bi herrialde hauei eskainitako tratua "arrazoirik gabekoa" dela adierazi du Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak.

"Italiako eta Espainiako zorra subiranoaren merkatuen bilakaerak kezka handia sortu du. Datu ekonomikoetan eta aurrekontuetan oinarritzen bagara, gertatutakoa guztiz arrazoirik gabekoa da eta adierazle hauek hobetzeko eman pausoak eman dira", azaldu du Barrosok.

Era berean, joan den uztailaren 21ean euroguneko buruzagiek adostutako neurriakdefendatu ditu Barrosok, hau da, Greziaren bigarren finantza erreskateaeta Eruopako erreskate fondoen malgutzea. Era berean, neurri hauekahalik eta lasterren berresteko Parlamentuetako izapideak arintzekoeskatu die Europako Gobernuei.

"Neurri hauek Parlamentu nazionalen parte-hartzea eskatuko dute eta hori dela eta, Estatuko eta Gobernuko buruzagiei neurri horiek ahalik eta lasterren gauzatzeko deia egiten diet", gaineratu du Barrosok.

Barrosoren esanetan, euroguneko herrialdeak zorraren krisiari aurre egiteko gai ote diren isla dira merkatuetan eman diren "tentsioak".

"Elkarrizketak areagotu dira"

Espainiako eta Italiako arrisku sarien gorakadak Europar Batasuneko hiriburuen buruzagien eta Europako Batzordearen arteko elkarrizketak areagotu ditu.

Bruselak azpimarratu duenez, euren konpromisoak aurrera eramateko "erabateko konfidantza" du Madrilengan eta Erromarengan. Gainera, herrialde hauentzako erreskate planik ez dutela aurreikusi nabarmendu du.

Italia

Merkatuen urduritasuna alde batera uztea eskatu du gaur Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak, izan ere, Italiako arrisku-sariak errekor berria ezarri du gaurko saioan, 390 puntutan amaitu baitu.

Diputatuen Ganberan egindako agerraldian, Italiako politikaren eta ekonomiaren sendotasuna goraipatu du Berlusconik. Era berean, 79.000 milioi euroko herstura egitasmoa egokia dela defendatu du. Plan hori uztailaren 15ean onartu zuen Parlamentuak, horretarako premiazko prozedura bat erabilita.

"Egoera konfiantza krisi baten ondorio zuzena da, baina irmotasunez eta koherentziaz aurre egin behar diogu, merkatuen urduritasunak bultzatu gabe", azaldu du Italiako Gobernuko buruzagiak.

Bestalde, hiru hilabeterako bonutan 750 milioi euro sartu ditu Portugalek merkatuan, % 4,96ko interes-tasan. Portugaleko arrisku-saria 375 puntutan kokatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea