Ekonomia -

Saio erdian

Espainiako arrisku saria 400 puntutik gertu jarri da berriro

-Ezegonkortasuna da nagusi burtsetan, AEBek akordioa lortu arren.

-Zapaterok oporrak atzeratu ditu alderdiekin hitz egiteko.

-Espainiako balizko erreskate bat ukatu du Bruselak.

Ibex 35 burtsako grafikoa. Argazkia: EFE.
Ibex 35 burtsako grafikoa. Argazkia: EFE.
Ibex 35 burtsako grafikoa. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezegonkortasuna nagusitu da burtsetako gaurko saioan, Ibex 35 indizean bereziki. % 1,03ko beherakadak hasiera eman dio egunari Espainiako burtsan. Horrela, Espainiako arrisku sariak 400 puntuko marka gainditu du, euro txanpona sortu zenetik errekor berria lortuz. Finantza-adituen arabera, arrisku sariak 400 puntu gainditzen dituenean litekeena da erreskatatzea behar izatea.

Europako txanponak AEBetako merkatuetako ezegonkortasuna ordaindu du, zorraren muga igotzeko plan berria AEBetako Kongresuak onartu badu ere.

09:15ean Ibex 35 % 1,03 (95,60 puntu) galduta zegoen, 9.223,60 puntuko mailan. Urteko galerak % 6,54koak ziren.

Zapaterok Barrosorekin telefonoz hitz egin du

Arrisku sariak 400 puntu gainditu ostean, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak hainbat buruzagiekin hitz egin du telefonoz, burtsan jazotakoaren berri emateko. Zapaterok Durao Barroso Europako Batzordeko presidentearekin, Mariano Rajoy PPko buruarekin, Alfredo Perez Rubalcaba eta Irñigo Urkullu EAJko presidentearekin hitz egin du.

Bruselak Espainiako balizko erreskatea ukatu du

Bestalde, Zapateroko Gobernuak bultzatutako doitze neurrietan erabateko konfidantza duela adierazi du Europako Batzordeak eta Espainiako balizko finantza-erreskate bat "mahai gainean" egoteko aukera errefusatu de.

Zentzu honetan, Madrilen jazotakoa "hurbiletik" jarraitzen duela azaldu du Bruselak. Horren iritzian, Espainiako agintariak "egin beharrekoa" ari dira egiten eta "hazkunde ekonomiko berri baterako bidean dago Espainiako ekonomia".

Konfidantza hau Italiara zabaldu du Bruselak. Herrialde honen arrisku saria 400 puntutatik hurbil ere kokatu da eta baita Txiprekoa ere baina Europako Batzordeak haiek erreskatzeko beharra ukatu du.

"Haien ekonomietan dituzten arazoak konpontzeko beharrezkoak diren urratsak ematen ari dira" bai Espainiak bai Italiak ere eta Europar Batasunekin adostutako erreformak "ahalik eta lasterren" aurrera eramateko "asmoa" dutela nabarmendu du Bruselako bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea