Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

'Tentsioak berriz itzul' daitezkeela ohartarazi dio euroguneari NDFk

Iragan asteko goi-bileran lortutako akordioak "azkar aplikatzeko" eskatu die euroguneko buruzagiei Christine Lagarde NDFko zuzendariak.

Christine Lagarde NDFko zuzendaria. Argazkia: EFE
Christine Lagarde NDFko zuzendaria
'Zurrunbiloa' eurogunera berriro itzul daitekeela ohartarazi du Lagardek

01:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nahiz eta merkatuetako tentsioak behera egin "zurrunbiloa eta tentsioak berriro erraz itzul" daitezkeela ohartarazi die gaur euroguneko estatuei Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsako (NDF) zuzendariak.

"Europako buruzagiek eurogunean sinesten eta haren etorkizuna bermatzeko beharrezkoa egingo dutela demostratzen du akordioak. Merkatuek ongietorria egin diote, euroa indartu delako eta periferiako herrialdeen arrisku sariek behera egin dutelako", adierazi du Lagardek New Yorkeko Council on Foreign Relations biltzarrean.

Baina periferiako herrialdeen zerga arazoen aurrean "moneta batasun ekonomiko osatugabe batek dituen arriskuak" agerian geratu direla ohartarazi du Frantziako Ekonomia ministro ohiak. Horregatik, iragan asteko goi-bileran, Bruselan, lortutako akordioak "azkar aplikatzeko" eskatu die euroguneko buruzagiei Lagardek.

AEBetako zorpetze muga

"Europako buruzagiek azaldutako ausardia politikoari AEBen zentzuzko zerga ekintza batek jarraituko" diola uste du NDFko zuzendariak. Lagarde "itxaropentsu" agertu da, baina zorpetze muga (14,29 bilioi dolarrekoa egun) igotzeko akordio bat lortzeko gero eta denbora gutxiago du Kongresuak eta "ordulariak aurrera darrai", erantsi du.

"Gaia berehala ebatzi behar dute. AEBetan zerga arazoren bat badago horrek ondorio larriak izango ditu munduan", gaineratu du NDFko agintariak.

Europako eta AEBetako zerga arazoek planteatzen dituzten erronkez gain, hazkundea eta ezegonkortasun soziala erronka garrantzitsuak direla nabarmendu du Lagardek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea