Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Zapaterok eta Cameronek hartutako neurri ekonomikoak defendatu dituzte
Espainiako Gobernuko presidenteak David Cameron Britania Handiko Lehen ministroarekin izandako prentsaurrekoan "parte-hartze pribatua ezohikoa eta bakarra" dela gaineratu du.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapaterok adierazi du Euroguneak ez duela "Grezia erortzen" utziko argi geratu dela eta sektore pribatuaren parte-hartzea Greziako bigarren erreskate plan honetan "ezohikoa eta bakarra" dela azpimarratu du.
"Parte-hartze pribatu hau bakarrik Greziarentzat da, zor kantitatea oso garrantzitsua baita", adierazi du Zapaterok Londresen izandako prentsaurrekoan David Cameron Britania Handiko Lehen Ministroarekin batera.
Berreskuratze ekonomikoa "luzea, gogorra eta zaila" izango dela adierazi du, ez bakarrik Espainian, baita "leku guztietan" ere. "Horregatik, elkarrekin lan egin behar dugu Europak duen merkatu bakarraren hazkundea lortzeko", gaineratu du.