Ekonomia -
Bilera-sorta
Bilbaok errefusatu egin du lehendakariak proposatu zion zerga igoera
Bizkaiko ahaldun nagusiak, era berean, Patxi Lopezek mahai gainean jarri zuen laguntza sozialen "murrizketa" salatu du.
Erredakzioa
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak errefusatu egin du Patxi Lope lehendakariak atzo ahaldun nagusi guztiekin egin zituen bileretan proposatutako zerga igoera eta laguntza sozialen “murrizketa”.
Bilbaok Bizkaiko Aldundiaren egoitzan emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, lehendakariak "herritar guztiei zergak igotzea" proposatu zion eta Eusko Jaurlaritzaren eskumena diren "laguntza sozialak murriztea".
Horren harira, bi neurrien kontra dagoela azpimarratu du, eta lehendakariari gai horiek Legebiltzarrean planteatzeko deia egin dio.
Era berean, Aldundia ez dagoela zergak igotzeko prest ziurtatu du. Bilbaoren arabera, hori ez da "herritarrek behar dutena". Izan ere, aipatu neurriek "zerga-bilketan izan dezaketen eragina txarra" izan daitekeela ohartarazi du.
Dena dela, lan alorrean, osasunean, Urdaibaiko proiektuen inguruan eta garraioko gatazkak konpontzeko bidean akordioetara iristeko prest dagoela esan du.