Ekonomia -

Bilera Berlinen

Goi-bilerarako 'ildo bateratua' bilatu nahi dute Sarkozyk eta Merkelek

Greziaren bigarren erreskatea bideratzeko formula bat bilatzea izan da bilerako eztabaidagaia, izan ere, kontrako proposamenek talka egiten dute. Euroguneko buruzagiak ostegun honetan bilduko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Angela Merkel

Greziaren bigarren erreskatea bideratzeko formula bat bilatzea izan da bilerako eztabaidagai bakarra, izan ere, kontrako proposamenek talka egiten dute egitasmoa aurrera ateratzeko orduan. "Irtenbide on" bat bilatzeko "indarrak batu" nahi ditu bilerak, Steffan Seibert Alemaniko Gobernuaren bozeramaileak azaldu duenez.

"Guztien borondate onarekin akordio bat lortzeko helburua dugu guztiok", adierazi du bozeramaileak Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak egindako deiari erreferentzia eginez.

Seiberten hitzetan, bi buruzagien arteko bilera amaitu ostean ez dago agerraldi bateraturik aurreikusita, baina akordioren bat lortzen badute komunikatu bateratu bat argitaratu dezakete.

Adostasunik izatekotan, bileraren emaitza osteguneko goi-bileraren konponbidearen hazia izan daiteke. Greziako krisiari aurre egiteko neurria proposamen ezberdinen arteko formula misto bat izan daiteke, adituen arabera, epe ertainera euroa egonkortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea