Ekonomia -

Confebaskeko presidente berria

Lujuak (Confebask) "adostasuna" exijitu die erakunde eta alderdiei

Confebaskeko Biltzar Orokorrak Miguel Angel Lujuaren hautaketari onezpena eman dio gaur eguerdian. Lujuak Miguel Lazpiur gipuzkoarra ordezkatuko du karguan.

Miguel Angel Lujuak Miguel Lazpiur ordezkatuko du Confebaskeko presidentzian

65

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidente aukeratu dute gaur eguerdian. Bere lehen agerraldian, erakundeei eta alderdi politikoei "zentzuz jokatzeko" eta "adostasunaren alde" jokatzeko eskatu die.

Confebaskeko Biltzar Orokorrak Miguel Angel Lujuaren hautaketari onezpena eman dio gaur eguerdian. Lujuak Miguel Lazpiur gipuzkoarra ordezkatuko du karguan.

Kargua hartu eta bere lehenengo agerraldian, "alderdikeriak" baztertzeko eta "adostasunak" bilatzeko eskatu die politikoei "krisiari irteera" bilatu ahal izateko. Bere ustez, krisia ez da urtebetean bukatuko.

"Adostasuna, elkarlana eta zentzua behar dira orain; nork gobernatu behar duen albo batera utzi behar dugu", gaineratu du.Euskal erakundeen artean "akordioak" ere eskatu ditu Lujuak. Bere ustez, erakundeek "akordioak sortu" behar dituzte.

Zergak igotzearen aurka agertu da Lujua eta fiskalitate "justu eta leihakorra" defendatu du, Europako batazbestetik ez urruntzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea