Ekonomia -

Euroguneko krisia

Urduritasuna Europako burtsetan, Moody'sek AEBei mehatxu egin eta gero

Saio erdian, Europako merkatu nagusiek % 0,6 eta % 1,6 arteko galerak dituzte. Ibex 35en kasuan, jaitsiera % 1ekoa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibex 35 zenbaki gorritan zegoen gaur saio erdian, %1 egin baitu behera, 9.570,6 puntuak arte, Moody''s agentziak AEBen kalifikazioa jaitsi lezakeela ohartarazi eta gero. Bihar, gainera, Europako bankuei egindako bideragarritasun proben emaitzak ezagutuko dira, eta merkatuetan urduritasuna nabaria da.

Espainiako arrisku-sariak ere gora egin du, eta 12:20an 330 puntutan zegoen.

Banlu batzuek, BBVAk (-% 1,44) eta Santanderrek (-% 1,16) kasu, % 1etik gorako galerak dituzte.

Europako gainerako merkatuetan ere galerak daude: Milanen -% 1,6koak, Parisen -% 1ekoak, Frankfurten % 0,6koak eta Londresen -% 0,9koak.

Dibisen merkatuan, euroa 1,4188 dolarretan salerosi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea