Ekonomia -
Enpresen arteko gatazka
Onartu dute ACSk Iberdrolaren batzordearen kontra jarritako salaketa
Iberdrolako batzordetik kanpo uzten dituen akordioak "zuzenbide osoz deusez" deklaratzea eskatu zuen ACSk.
Erredakzioa
Bilboko Merkataritza Arloko 2. epaitegiak onartu egin du ACSk Residencial Monte Carmelo sozietatearen bidez Iberdrolaren azken Batzorde Nagusian adostutako akordioen kontra aurkeztutako aurkaratze salaketa. Batzorde horretan ACSi berriro ukatuzioten enpresa elektrikoaren kontseiluan egoteko aukera.
ACSk Iberdrolaren akziodun nagusia da, akzioen ia % 20 kontrolatzen du, eta epaiaren arabera, enpresa elektrikoaren kontseiluko epaiketan izateko "ahalmen eta ordezkaritza baldintzak eta postulazio prozesala betetzen ditu".
ACSk Iberdrolako batzordetik kanpo uzten dituen akordioak "zuzenbide osoz deusez" deklaratzea eskatu zuen. Akordio horiek maiatzaren 27ko bileran hartu zituzten eta estatu sozialei lotuta zeuden.
Boza emateko eskubidea murriztea
Joan den ekainaren 27an Bilbon izandako Iberdrolako Akziodunen Batzordean, Jose Luis Del Valle ACSko kontseiluko idazkariak iragarri zuenez, zenbait itunen aurka joatea aztertuko zuten. Gainera, akziodunen "boza emateko eskubidea murriztea" egotzi zion Iberdrolari.
Iberdrolaren estatutuen zenbait artikulu aldatzea errefusatu zuen Del Vallek, horien artean, 30.1 artikuluak. Horren arabera, "interes kontrajarriak dituzten" akziodunek ezin izango dute Batzorde Orokorrean botorik eman.