Ekonomia -

2012ko aurrekontuak

Gastuaren muga onartu du Kongresuak EAJren eta CiUren abstentzioarekin

Ekimenak aldeko 170 boto jaso ditu, kontrako 145 (PP,ERC-IU-ICV, BNG eta UPyD) eta 18 abstentzio (CiU, EAJ, CC eta UPN).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012ko aurrekontuetan, 117.353 milioi eurotan finkatutako gastuaren muga onartu du gaur Kongresuak osoko bilkuran. Era berean, datozen hiru urteetarako egonkortasun helburuak onartu dituzte. Ekimenak sozialisten babesa izan du soilik eta CiU, EAJ, CC eta UPNren abstentzioari esker atera da aurrera.

Bozketan, ekimenak aldeko 170 boto jaso ditu, kontrako 145 (PP,ERC-IU-ICV, BNG eta UPyD) eta 18 abstentzio (CiU, EAJ, CC eta UPN).

Testua Senatuan eztabaidatuko dute asteazken honetan. Bertan atzera bota dezakete, izan ere, PSOEk ez du beharrezko gehiengorik Ganbera horretan. Ondorioz, proposamena Diputatuen Kongresura itzuliko da ostegunean, bertan behin betiko onar dezaten.

2012rako ezarritako gastuaren mugan Gobernuak murrizketa gehiago egin ditzakeela iragarri du Elena Salgado Ekonomia Ministroak hitza hartu duenean. Muga 117.353 milioi eurotan ezarri dute, 2011n baino % 3,8 gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea