Ekonomia -

Sindikatuak eta zuzendaritza

Lan-gatazka konpontzeko aurreakordio bat lortu dute Metro Bilbaon

Aurreakordioa langileek berretsi behar dute batzarrean astearte honetan, lanuzteak bertan behera geratzeko.

00:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan-gatazka konpontzeko aurreakordio bat lortu dute Metro Bilbaoko sindikatuek eta zuzendaritzak. Akordioa langileek bihar berretsi behar dute batzarrean eta lanuzte berriak bertan behera geratuko litzateke (asteazkenero egiten dituzte).

Sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez, enpresa-batzordeko ordezkariak eta zuzendaritza lanean ari dira oraindik ahozko aurreakordioa paperera eramateko. Akordioaren arabera, gidariak 166 eta geltokietako ikuskatzaileak 182 izango dira metroa Basauriko erdialdera heltzen denean.

Iksukatzaile eta gidari kopuruaren inguruan akordioa duela zenbait egun lortu dute, baina gidarien lan-baldintzak kaskartzearen beldur ziren sindikatuak.

Aurreakordio horren arabera, lan egiteko modua mantenduko dute, baina enpresak modu ezberdinean erabiliko ditu metroko lineak.

Halaber, aurreakordioaren arabera, trenek linea berdinetatik egingo dute bidaia beti.

Sindikatuek eskatu bezala, gidariek egungo egoera mantenduko dute eta txandaka arituko dira 1. eta 2. lineatan. 1. linearen zatirik handiena estalperik gabe doa eta 2.aren gehiengoa, berriz, tuneletatik.

Iturri berdinen arabera, geltokietako bezeroen arreta bulegoen ordutegia mantendu egingo da.

Langileen Batzordeak aurreakordioaren edukia bozkatuko du biharko bileran.

Dokumentua onartzen bada, sindikatuek bertan behera utziko dituzte maiatzean hasi zituzten lanuzteak, ELAk, CIMek, UGTk, LABek eta ESKk jakinarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea