Ekonomia -

Erreskatea

Grezia laguntzeko beste 3.200 milioi euro bideratuko ditu NDFk

Egoera "pixkanaka" hobera egiten ari dela azaldu eta 2012ko aurreneko seihilekoan Greziako ekonomia hazten hasiko dela aurrikusi du Nazioarteko Diru Funtsak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Grezia laguntzeko beste 3.200 milioi euro jartzea onartu du gaur Nazioarteko Diru Funsak. Horrela, 17.400 milioi euro bideratu ditu erakundeak dagoeneko Europako herrialdea laguntzeko.

Ostiralean onartutako diru-laguntza berriak 2010eko maiatzean Europak adostutako 110.000 milioi euroko erreskatea du abiapuntu. Edozein kasutan, gogoratu behar da ekainean Euroguneak Greziarentzat 12.000 milioi euroko laguntza pakete bat eman zuela.

Azken diru-laguntza honekin, beraz, Nazioarteko Diru Funtsak 17.400 milioi euro injektatu dizkio Greziari.

Ekonomiaren azterketa

Hain zuzen ere, Greziako ekonomiaren azterketa bat argitaratu du ostiralean Nazioarteko Diru Funtsak. Egoera "pixkanaka" hobera egiten ari dela azaldu eta 2012ko aurreneko seihilekoan Greziako ekonomia hazten hasiko dela aurrikusi du Nazioarteko Diru Funtsak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea