Ekonomia -
Arrantza
Bruselak Bizkaiko Golkoan antxoaren kuota handitzea proposatu du
Antxoaren arrantza 29.700 tonararte handitzea proposatu du Europako Batzordeak 2011ko uztaila eta 2012ko ekaina bitartean.
Erredakzioa
Europako Batzordeak Bizkaiko Golkoan antxoaren harrapaketa 29.700 tonararte handitzea proposatu du, 2011ko uztailetik 2012ko ekainerarte.
Bruselak ezarritako kopurua ez da behin-betikoa, espezie honen erreserbaren kalkulu zientifikoaren arabera egiten baita, eta egun stocka 98.450 tona ingurukoa dela adierazi dute, hau da, 1987az geroztik izan den altuena.
Bizkaiko Golkoan 2005etik 2009a arte debekatuta egon zen antxoaren arrantza, erreserbek nabarmen egin zuten behera eta espeziearen biziraupena arriskuan jarri zen.
2009az geroztik, Europako Batzordeak antxoaren iraupena eta sektorearen errentagarritasuna bermatzeko plan bat jarri zuen martxan. Planari jarraituz eta zientzialarien txostenak aztertuta, Bruselak urtero muga bat ipintzen dio antxoaren arrantzari.