Ekonomia -

Jaurlaritzak ez du erreforma fiskalaren inguruan proposamenik zehaztu

Ohar baten bidez, hedabide talde batean agertutako albistea ezeztatu nahi izan du Eusko Jaurlaritzak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreforma fiskalaren inguruan proposamenik ez dutela zehaztu argitu du gaur Eusko Jaurlaritzak eta, ekimen horren ildo nagusiak finkatutakoan, lehendakariak berak hiru diputatu nagusiei aurkeztuko dizkiela nabarmendu du.

Ohar baten bidez, hedabide talde batean agertutako albistea ezeztatu nahi izan du Eusko Jaurlaritzak.

Testuaren arabera, albistean aipatzen den testu hori "behin betiko proposamena zehazteko eta finkatzeko mahai gainean lanerako jarritako agirietako bat besterik ez da"

Jaurlaritzak adierazi du lanean jarraituko duela ekimen hori zehazteko: "Edukiak beste entitate eta eragile sozial batzuekin batera aztertu eta alderatuko ditugu, Lehendakariak Jaurlaritzaren izenean behin betiko proposamena aurkezteko eman zuen hitza bete eta proposamen hori mahai gainean izateko".

Lehenbizi Eusko Legebiltzarrean beteko du eginkizun hori, politika orokorrari buruzko eztabaidan, eta, ondoren, Zerga Kideketarako Sailari helaraziko dio proposamena.

"Proposamen horren filosofia, egiaz, egungo tributu-sistemaren alderdirik bidegabeenak zuzentzea izango da, eta, horretarako, karga fiskala bidezkotasun eta elkartasun handiagoz banatzea".

Horretarako, Jaurlaritzak azaldu duenez, "ahalegin handiagoa egin beharko da iruzurraren eta ekonomia ezkutuaren kontrako borrokan, edozein eratakoak direla ere" eta, gainera, "soldatadunen (lansaria nomina bidez jasotzen duten langile eta funtzionarioak) eta diru-sarrerak beste bide batzuetatik lortzen dituztenen arteko desoreka amaiarazi beharko da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea