Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Portugaleko zorra zabor-bonua dela dio Moody's agentziak
Portugaleko zorraren kalifikazioa jaistea erabaki du agentziak, bere defizita ez murrizteko "arriskua gero eta handiagoa delako". Ondorioz, laguntza gehiago eska dezake herrialde horrek.
Erredakzioa
Portugalen nota lau koska jaitsi du gaur Moody''s agentziak. Honenbestez, Ba2 zabor-bonua izatera pasa da Portugaleko zorra, bere defizita ez murrizteko "arriskua gero eta handiagoa delako". Ondorioz, laguntza gehiago eska beharko du herrialde horrek.
Komunikatu batean, perskpetiba negatiboak zaintzapean mantenduko dituela jakinarazi du Moody''s agentziak, horrek epe luzera Portugalgo zorraren kalifikazioan jaitsiera berriak ekar ditzake. 1.000 milioi euroko zorra epe laburrera igorriko du bihar Portugalek merkatuetan.
Agentziak Baa1 nota jarri zion Portugaleko zorrari apirilaren 5ean, Lisboak EBri eta Nazioarteko Diru Funtsari finantza-erreskatea eskatu ostean. 78.000 diru-laguntza eman zioten erakunde horiek.