Ekonomia -
Kutxen bat-egitea
PPk ez du oraindik erabaki bat-egitearen alde edo aurka bozkatuko duen
Bat-egitearen ondorioz sortuko den banku berrian "gizarte ekintzak" Izango duen pisua ezagutzera itxarongo dute popularrek.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko PPk ez du oraindik erabaki Euskadiko kutxen bat-egitearen aurrean hartuko duen jarrera. Bat-egitearen ondorioz sortuko den banku berrian "gizarte ekintzak" Izango duen pisua ezagutzera itxarongo dute popularrek.
Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari orokorrak azaldu duenez, "portzentaien banaketa" defendatu du hasieratik bere alderdiak, Euskadiko hiru kutxek ordezkaritza "egokia" izan dezaten.
Hala ere, kutxa bakoitzak izango duen portzentaia ezagututa (BBKk % 57, Kutxak % 32 eta Vitalek % 11), PPk ez du oraindik erabaki bat-egitearen alde edo aurka egingo duten. "Portzentaiengatik bakarrik ezin dugu azken erabaki bat hartu", esan du Oyarzabalek.
"Bat-egitearen eta banku berriaren beste ezaugarri batzuk ezagutu arte ez dugu gure jarrera adieraziko. Gure ustez, banku berriaren jestio-eredua profesionala izatea oso garrantzitsua da", gaineratu du.