Ekonomia -

'Bankarizatze-prozesua'

ELA eta LAB: 'Bat-egiteak euskal kutxen heriotza ekarriko du'

"Mozkinak" irabaztea helburu duten bankuen aurrean, kutxak finantza-tresna publikoa izatea defendatu dute sindikatu abertzaleek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABek eta ELAk baieztatu duenez, BBKko, Kutxako eta Vital Kutxako bat-egiteak "bankarizatze-prozesu bat suposatuko du eta horrek, euskal kutxen heriotza ekarriko du, egun ezagutzen diren bezala". Sindikatu abertzaleek azpimarratu dutenez, "kutxa gizartearen zerbitzuan dagoen finantza-tresna publikoa izan behar da, mozkinen bila bakarrik dabilen bankuaren eredutik aldentzeko".

Habaler, sindikatu abertzaleek Eusko Jaurlaritzaren, EAJren, PPren eta PSEren jarrera salatu dute, interes orokorrei "bizkarra emateagatik" eta "interes pribatuak eta kapitala" gailentzeagatik. Sindikatuen bozeramaileek azpimarratu dutenez, politikariak erantzule dira, eztabaida "ezkutatu" dutelako. Hauen iritzian, "onartezina" da egun "botere-banaketari buruz bakarrik hitz egitea", eta ez kutxa berriaren ereduari edo ezaugarriei buruz.

Amaia Muñoz ELAko bozeramaileak gogoratu duenez, maiatzaren 22an hauteskundeak izan ziren eta udal nahiz foru erakundeetan aldaketak izan dira. "Aldaketa horiek oraindik ez dira kutxen zuzendaritza ataleetara eraman, eta hori egin beharko da", gaineratu du Muñozek.

Bat-egitearen emaitza kutxa bat izatea defendatu dute ELAk eta LABek. Haien aburuz, obra soziala sendotzeko eta Euskadiko garapen sozial nahiz ekonomikorako zuzendutako kutxa bat izan beharko litzateke. Zentzu honetan, prozesuan CAN sartu beharko lukete, hala ere, badakite asmoa beste zentzu batean doala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea