Ekonomia -
Administrazio-kontseiluak
Bat-egiteari buruz erabaki bat hartuko dute EAEko kutxek gaur
Kutxetako zuzendariek egindako proposamenak ekainaren 30ean oniritzia jasotzea nahi dute, izan ere, BBKk, Vital Kutxak eta Kutxak 2010 azken kontuak ikuskatu dituzte dagoeneko.
Erredakzioa
EAEKo aurrezki-kutxen administrazio-kontseiluek bilerak egingo dituzte ostegunean, SIP formularen (bat-egite hotza) bidez hiru entitateak bat egiteko proposamenaren inguruan erabaki bat hartzeko.
Kutxetako iturriek baieztatu dutenez, zuzendariek egindako proposamenak ekainaren 30ean oniritzia jasotzea nahi dute, izan ere, BBKk, Vital Kutxak eta Kutxak 2010 azken kontuak ikuskatu dituzte dagoeneko.
Proposamenek babesik jasoko ez balute, ekainaren 30era arte izandako emaitzak ikuskatu beharko lituzkete berriro entitateek, eta prozesuak atzerapen bat izango luke.
Administrazio-kontseiluek onartu eta gero hiru kutxetako batzar nagusiek gauza bera egin beharko dute iraileko aurreneko hamabostaldian.