Ekonomia -
Lan gatazka
Enpresa batzordeak Metro Bilbaoren azken proposamena errefusatu du
Metro Bilbaoko arduradunek greba batzordearekin bilera deitu dute goizean, atzo erabiltzaileen artean banatu zituzten "orrietan" jasotako eskaerak beteko dituztela esateko.
Erredakzioa
Metro Bilbaoko enpresa batzordeak zuzendaritzaren azken eskaintza errefusatu egin du eta, ondorioz, asanblada berria egingo du datorren astelehean etorkizunera begira egingo dituzten ekimenak erabakitzeko.
Enpresa batzordeak gaur goizean zuzendaritzak egindako eskaintza errefusatu egin du: langileek erabiltzaileei banatutako orrietan jasotako aldarrikapen "guztiak" onartuko dituela esan du enpresak, beti ere datozen asteetarako iragarri dituzten grebak bertan bera utziz gero. Akordioa lortu ez dutenez, uztaileko eta abuztuko asteazkenetan lanuzteak egingo dituzte langileek.
Pregok adierazi du negoziaketen abiapuntua metroko langileria 158 gidarik eta 173 ikuskatzailek osatuta egotea izango dela, langile horiekin "ongi funtzionatu" delako.
Halaber, langileek eskaerak arinago aurkeztu izan balituzte "enpresak era honetan erantzungo" zuela adierazi du eta lanuzterik ez zela izango.