Ekonomia -

Erreformaren onarpena

Valeriano Gomezek 'harropuzkeriaz' jokatzea leporatu dio EAJri

Lan ministroak uste du jeltzaleek "ohitura" hori dutela "Madrilen zerbait lortzen duten bakoitzean".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valeriano Gomez Lan eta Immigrazio ministroak esan du EAJk "harropuzkeriaz jokatzeko ohitura" duela Madrilen akordioak lortzen dituenean eta Josu Erkoreka EAJren Kongresuko bozeramaileak egindako adierazpenak “bere neurrian” geratuko direla negoziazio kolektiboaren erreforma behin betiko onartzen dutenean.

Ministroak RNEn egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, "ohituta gaude EAJko buruzagiak harropuzkeriaz jokatzen ikusten Madrilen zerbait lortzen dutenean".

EAJrekin eta CiUrekin negoziazio kolektiboaren inguruan lortu duten akordioari dagokionez, Valeriano Gomezek pazientzia eskatu du, "erreforma Gobernutik atera eta Kongresura iristen denean Erkorekaren adierazpenak bere neurrian" geratuko baitira.

"Negoziazio kolektiboaren egitura berriak erkidego mailako lan-hitzarmenak bereziki kontuan izatea da EAJrekin adostu duguna", adierazi du ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea