Ekonomia -
Bat-egitea
Baliteke bat-egiteak kaleratzeak eragitea, euskal kutxen arabera
Bestalde, BBK, Kutxa eta Vital kutxentzako hitzarmen berria 2013ko abenduaren 31a baino lehen adostea proposatu dute.
Erredakzioa
BBK, Kutxa eta Vital sindikatuekin bildu dira asteazken honetan kutxen bat-egitearen harira. Ildo horretan, bat-egiteak baliteke kaleratze "traumatikoak" eragitea langileen artean.
ELAk jakinarazi duenez, joan den ekainaren 9an agiri bat aurkeztu zuten kaleratze "traumatikoak" saihesteko; EAEko aurrezki-kutxek erantzun dute "ahal duten neurrian" kaleratzeak saihestuko dituztela.
Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroarako negoziazio eremua defendatu du ELAk; aurrezki-kutxek, ordea, negoziaziorako eremu bakarra proposatu dute.
Aurre-erretiroaren harira, ELAk esan du kutxek ez dituztela "modu orokorrean" aurreikusten, "prozesuaren barnean zehaztu" beharko liratekeela esan dute.