Ekonomia -

Negoziazio kolektiboa

Sindikatu abertzaleek erreformaren aurka protestatuko dute, Donostian

ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuak negoziazio kolektiboaren erreformaren kontra manifestatuko dira ostegun honetan. Kongresuak asteazken honetan berretsiko du erreforma.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatu abertzaleek negoziazio kolektiboaren aurka protestatuko dute ostegun honetan, Donostian.

Aipatutako sindikatuek iragarri dutenez, mitin bat eskainiko dute 10:30ean Donostiako Gaska polikiroldegian. Bertan, Adolfo Muñoz LABeko idazkari nagusia eta Ainhoa Etxaide ELAko arduradunaren hitzaldiak izango dira entzungai. Ondoren, 11:45ak inguru, Loyola kalean bukatuko den manifestazio bat egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea