Ekonomia -

Urteko ekitaldia

Espainiako bankuek % 4,5 gutxiago irabazi dute lehen hiruhilekoan

Bankuek 3.741 milioi euro irabazi dituzte aurtengo lehen hiru hilabeteetan. Espainiako Bankuen Elkarteak azpimarratu duenez, "kudeaketari esker jarraitu dugu irabaziak lortzen".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako bankuek 3.741 milioi euro irabazi dituzte 2011ko lehen hiruhilekoan, iazko epe berean baino % 4.5 gutxiago alegia. Halaber, 4.647 milioi euroko zuzkidurak egin zituzten (% 4,4 gutxiago), Espainiako Bankuen Elkarteak zabaldutako datuen arabera.

Berankortasunari dagokionez, urteko lehen hiruhilekoan % 4,45ekoa izan da, iaz martxoan baino 23 oinarrizko puntu altuagoa. Hala ere, iazkoa baino askoz txikiagoa da, iaz 2009ko hilabete berarekin aldetuta 120koa izan baitzen.

Pedro Pablo Villasante Espainiako Bankuen Elkarteko presidenteak nabarmendu duenez, emaitza horiek testuinguru zail batean lortu dira, nazioarteko ekonomiaren hazkundearen erritmoaren inguruan oraindik ere zalantza denean nagusi.

Horren harian, kontuak onbideratzeko eta gastuei diziplina ezartzeko bankuek egin dituzten esfortzuak azpimarratu ditu. "Kudeatzeko moduari esker eta bezeroari zuzenduta txikizkako merkataritza egiten duen banku ereduari esker jarraitu dute Espainiako bankuek irabaziak lortzen", esan du Villasantek.

Villasanteren hitzetan, handizkako merkatuen mesfidantzak "herrialde bakoitzaren gaineko zalantzak" islatzen ditu eta baita "Europar Batasunaren gainekoak" ere. Aldakortasun handi batek urduritasuna handitu eta arrisku prima gora bultzatzen du. Horren arabera, Espainiako arrisku prima "oso altua" da eta euroguneko bazkideek benetako akordio bat lortu arte ez da egonkortuko.

Nazioarteko Diru Funtsak duela gutxi baieztatu duenez, euroguneko herri batzuen arrisku maila handia "nazioarteko susperraldi ekonomikoa atzeratzen ari da" eta herrialde ahulenen kutsatzeko arriskua handitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea