Ekonomia -
Uztailean eta abuztuan
Udarako lanuzteak iragarri dituzte Metro Bilbaoko sindikatuek
Enpresa-batzordeak baieztatu duenez, lanuzteei eutsiko diete, euren aldarrikapenak defendatzen jarraitzeko. Batzorde-enpresaren presidenteak aitortu duenez, negoziazioak "apurtuta" daude.
Redacción
Euren aldarrikapenak lortzeko lanuzteekin jarraitzeko asmoa erakutsiko dute asteazken honetan Metro Bilbaoko sindikatuen ordezkariek -CCOO sindikatua salbu-. Gauzak horrela, enpresa-batzordeak langileei proposatuko die uztailerako eta abuzturako lanuzte berriak egitea.
Rafael Valencia enpresa-batzordeko presidenteak baieztatu duenez, joan den astetik enpresarekin izandako negoziazioak "apurtuta" daude eta zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko desadostasuna bere horretan jarraitzen du, bereziki langile taldearen antolakuntzari dagokionez.
Hitz emandakoa ez betetzea leporatu diote ordezkari sindikalak zuzendaritzari. Sindikatuek azpimarratu dutenez, mobilizazioekin jarraitzea da "irtenbide bakarra".
Ostegun honetan lanuzteak egingo dituzte berriro, 05:45 eta 08:45 orduaren bitartean. Hurrengo lanuzteak ekainaren 21ean eta 23an izango dira.