Ekonomia -

Dokumentazioa

Biografia: Agustin Carstens, herri latinoamerikarren alternatiba

Herrialde azaleratu berrien hautagaia bilakatzen saiatu da, baina ez du lortu Brasilen, Argentinaren, Indiaren eta Txinaren babesa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lagarderen lehiakide nagusiena Agustin Carstens da, Mexikoko Bankuko gobernadorea. Herrialde azaleratu berrien hautagaia bilakatzen saiatu da, hautagai bat aho batez aukeratzerako orduan gehiegi banatutako bloke batean dagoen arren.

Espainia, Belice, Bolivia, Colombia, Honduras, Guatemala, Nicaragua, Panama, Paraguay, Peru, Dominikar Errepublica, Uruguay eta Venezuelaren babesa du Carstensek, baina oraingoz ez du lortu Brasilena, Argentinarena, Indiarena eta Txinarena.

Banku zentralean egon kargua izan aurretik, Ogasuna eta Kreditu Publikoko idazkaria (ministroa) izan zen ekonomistak, eta Mexikoren ordezkaria izan zen gobernu finantza erakunde nagusienetan.

Horretaz gain, Banku Mundialaren Garapen Batzordearen presidentea izan da (2007-2009) eta ondo ezagutzen du Nazioarteko Diru Funtsa. Izan ere, Mexiko, Espainia, Venezuela eta Erdialdeko Amerikako zuzendari exekutiboa izan zen eta ondoren, erakundearen zuzendari ordea. Gainera, 2003tik 2006ra NDFren "bigarrena" izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea