Ekonomia -

Dokumentazioa

Biografia: Christine Lagarde, NDF zuzenduko duen lehen emakumea

Europa Zaharraren (Alemania, Frantzia eta Erresuma Batua) hautagaia da, eta hainbat babes ditu G20an eta euroaren krisiaren kudeaketan egindako lanagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Christine Lagarde Frantziako Ekonomia eta Finantza ministroa faborito nagusia izan daNDF zuzentzeko. Europa Zaharraren (Alemania, Frantzia eta Erresuma Batua) hautagaia izan da, eta hainbat babes ditu G20an eta euroaren krisiaren kudeaketan egindako lanagatik.

Ministro frantziarra AEBetan eskarmetu handia eskuratu ostean helduko litzateke NDFra. Baker&' || 'McKenzie (AEB) bulegoan hasi zen lenean, lehenengo Parisen duen egoitzan, 1981ean; geroago, 1999an, bulego horren nazioarteko batzarraren presidente izendatu zuten.

2004ean, nazioarteko batzorde estrategikoaren presidente ere izan zen, eta urtebete geroago kargua utzi behar izan zuen, Jacques Chirac orduan presidente zenaren gobernu-taldean sartzeko, Kanpo Merkatuko ministro lanetan.

55 urterekin, Lagarde abokatu eta bi seme-alaben ama NDFren zuzendaritzara heldu den lehenengo emakumea izango litzateke; era berean, G7ko herrialdeen artean lehenengo emakumea izan zen Ekonomia eta Finantza mininstroa izaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea