Ekonomia -

Ministro Kontseilua

Gobernuak negoziazio kolektiboaren erreforma onartuko du gaur

Ministro Kontseiluak erreformaren lege dekretua aurrera eramango du enpresariek eta sindikatuek akordiorik lortzen ez dutela ikusita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministro Kontseiluak negoziazio kolektiboaren erreformaren premiazko neurrien dekretu legea onartuko du gaur.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak zuzenduko du Ministro Kontseilua, eta Valeriano Gomez Lan ministroak emango ditu gaiaren inguruko azalpenak.

Enpresariek eta sindikatuek akordiorik lortzen ez dutela ikusita negoziazio kolektiboaren erreformaren lege dekretua aurrera eramatea erabaki du Zapateroren Exekutiboak.

Erreformaren zirriborroak 12 eta 18 hilabete arteko epea finkatzen du patronalak eta sindikatuek hitzarmen berri bat negoziatu dezaten.

Epe hori iraganez gero, bi aldeek loteslea izango den arbitrajea onartu beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea