Ekonomia -
Hauteskundeen ostean
Aurrezki-kutxen bat-egitea gelditzea eskatu du ezker abertzaleak
Hauteskundeetatik ateratako erakundeak osatu bitartean, eta horiek euren ordezkariak kutxetako batzarretan aukeratu arte bat-egite prozesua gelditzea eskatu du ezker abertzaleak.
Erredakzioa
Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetatik ateratako erakundeak osatu bitartean, eta horiek euren ordezkariak kutxetako batzarretan aukeratu arte hiru euskal aurrezki-kutxen bat-egite prozesua gelditzea eskatu dute ezker abertzaleko kontseilariek.
"Bankarizazio prozesua bizkortu nahian, kutxak zuzentzen eta politikoki babesten dituztenek (EAJ-PSOE-PP) ezin dituzte maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzak bazter batean utzi", adierazi dute kontseilari abertzaleek komunikatu batean.
Maiatzaren 22ko emaitzetan oinarritu du eskaera ezker abertzaleak, izan ere, Bildu Euskadiko bigarren indarra bilakatu zen hauteskundeetan. Horrek hiru aurrezki-kutxetako ordezkaritza organoetan pisu handia emango dio koalizioari, Gipuzkoako Kutxan batez ere.
Prozesua eten egingo litzateke, gutxienez datorren urteko Batzarrera arte, izan ere, ordura arte egungo ordezkaritzan aldaketarik ez gertatzea aurrikusita dago, aurrezki-kutxetako iturriek jakitera eman dutenez.
Hiru aurrezki-kutxetako zuzendaritzek sindikatuei prozesuaren ondorioak azaldu behar dizkiete sindikatuei ostegun honetan.