Ekonomia -

Akordioaren bila

Gobernua malgutasunaren alde dago negoziazio kolektiboa adosteko

Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren hitzetan, negoziazio kolektiboaren zirriborroa "etsigarria" da patronalak eta sindikatuek adostutako gutxiengoetatik aldentzen delako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valeriano Gomez Enplegu ministroaren hitzetan, "enpresarien erakundeak beti izango du Gobernua prest malgutasuna hobetzeko, sindikatuen elkarteekin akordioak adostu ostean".

Ostiralean Ministroen Kontseiluak negoziazio kolektiboaren erreformarako lege dekretua onartuko du, "baina zenbait hilabete iraungo du Parlamentuko izapideak"; izan ere, Gobernuaren asmoa "dekretu hori baliozkotu eta lege proiektu bezala bideratzea da". Hortaz, "prozesua ez da ostiralean amaitzen, egun horretan hasi egiten baita", esan du.

"Aurretik akordiorik lortu ezean, arautu eta legeak eman behar dituenak baten edo besteren alde egiteko arriskua dauka; edo iaz gertatu zen bezala, ez bat ez bestea ez genuen asetu", esan du. Hala ere, "Gobernuak azken unera arte zabalik izango du elkarrizketarako aukera".

Bestalde, Juan Rosell Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko presidentearen hitzetan, Gobernuaren negoziazio kolektiboaren zirriborroa "etsigarria" da, eta patronalak eta sindikatuek adostutako gutxieneko edukietatik aldentzen dela gaineratu du.

Rosellen esanetan, Gobernuaren negoziazio kolektiboaren inguruko zirriborroak "ez du arazoak konpontzeko bidea zabaltzen".

Gainera, malgutasunaren, lan-hitzarmenen ultraktibitatearen, mutualitateen eta absentismoaren inguruan adostutako aurreakordioak desagertu egin direla azaldu du. Horren ordez, gatazkak epaitegietatik kanpo konpontzeko zenbait aukera "tekniko" jasotzen dituztela esan du.

Negoziazio kolektiboaren erreforma lau hilabetez negoziatzen egon ostean, Gobernuaren agiria "nahiko etsigarria eta oso desorekatua" dela deritzo Rosellek.

Bestalde, Gobernuaren negoziazio kolektiboaren erreforman barne malgutasun handiagoa eta lan-hitzarmenen ultraktibitateari amaiera emateko eskatu du berriro Confebaskek. Ildo horretan, arduratuak daude iragarritako edukiak norabide horretan ez doazelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea