Ekonomia -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

ELAk dio Zapaterok 'eskuinera' joko duela negoziazio kolektiboan

Adolfo Muñoz idazkari nagusiak, bestalde, Lanbide kritikatu du, "Espainian porrot egin duen politika" Euskadin jartzea duelako helburu.

Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusia, elkarrizketan. Argazkia: EITB
Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusia, elkarrizketan.
Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusia, elkarrizketan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Negoziazio kolektiboaren inguruan sindikatuen eta patronalaren elkarrizketek porrot egin ostean, Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusiak uste du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak "eskuinera" joko duela negoziazio kolektiboaren erreforma egiteko eta proiektua are txarragoa izango dela Kongresutik igaro ondoren.

Muñozek Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean azpimarratu duenez, ELAk "ez du onartuko" Gobernuak proposatuko duen erreforma, izan ere, negoziazio kolektiboak "lan eta gizarte baldintzen maila baldintzatzen du erabat".

Horren harira, Zapatero ez dela "sindikalismoaren laguna" salatu du: "Banketxeentzat eta enpresentzat egiten du lan". Zapaterok Gobernua uzten duenean "Aznarrek, Felipe Gonzalezek eta Solbestek egin zuten moduan, enpresa horietara joango" dela gaineratu du.

Bestalde, ELAren idazkari nagusiak esan du Lanbide euskal lanbide zerbitzua "Espainian porrot egin duen politika" Euskadin jartzeko tresna dela, eta bere sindikatuak ez duela onartzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea