Ekonomia -

Negoziazio kolektiboa

Patronalak, CCOOk eta UGTk lan-hitzarmenak negoziatzen jarraituko dute

Patronalak astelehenean aurkeztutako proposamenak onartezintzat jo arren, sindikatuek negoziatzen jarraituko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioak, eta CCOO eta UGT sindikatuek negoziazio kolektiboa erreformatzeko negoziatzen jarraitzea erabaki dute. Negoziazioa bertan behera gelditu zen Patronalaren “atzerapausoaren” ostean.

Goizean, Juan Rosell Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko presidentea, Ignacio Fernandez Toxo CCOOko idazkari nagusia eta Candido Mendez UGTkoa bildu dira.

Sindikatuek zabaldu dutenez, negoziatzen jarraitu behar dutela ondorioztatu dute, Patronalak aurkeztutako proposamenak onartezintzat jo arren.

Izan ere, Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioak bere jarrerari eutsi dio ultraaktibitateari (indarrean dagoen lan-hitzarmena automatikoki berritu, berria adosteko akordiorik ez badago) eta enpresetako barne malgutasunari dagokienez.

Toni Ferrer UGTko ekintza sindikaleko idazkariaren hitzetan, elkarrekin hitz egiten jarraitzea erabaki dute gaur goizean; izan ere, eztabaidak jarraituko duela da aldaketa bakarra, eta "ez da gutxi".

Dena den, Ferrer ez da oso baikor agertu azken emaitzaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea