Ekonomia -

Langileak birkokatzea

Naval lanera bueltatu da, 'kaleratze ez traumatikoak' adostu ostean

Kaleratze "traumatikoak" saihesteko asmoz, sindikatuek zenbait langile birkokatzea adostu dute zuzendaritzarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ontziola goizean geldituta egon bada ere, Sestaoko Navaleko langileak lanera itzuli dira, modu traumatikoan kaleratuko dituzten langileak beste toki batean kokatzea adostu ostean zuzendaritzarekin.

Sindikatuen arabera, hasiera batean 50 urte baino gutxiagoko 24 langileri eragingo diete "kaleratze traumatikoak". Bihar negoziazioari ekingo diote, langile horiek enpresako beste lanposturen batean kokatzeko.

Enpresak lan-erregulazio txostenarekin aurrera jarraituko du, baina kaleratuko dituzten 50 urte baino gehiagoko langileak 150etik 126ra jaitsiko dira, eta baliteke horientzat aurre-erretiroak prestatzea.

2006ko amaieran, ontziola pribatu bihurtu zutenean, Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietateak sinatutako bermea dute langile horiek.

Sestaoko (Bizkaia) Navaleko langileek ontziolako jarduera geldiarazi dute protesta gisa goizean zehar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea