Ekonomia -

Lan espedientea

ABBk 99 langile kaleratuko ditu Trapagaraneko lantegian

ELA sindikatuak oharatarazi du lan erregulazio espedienteak lantegia ixtea ekar lezakeela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asea Brown Boveri (ABB) konpainiak lan erregulazio espediente bat iragarri du Trapagaraneko (Bizkaia) lantegian, eta ondorioz 320 langileetako 99 kaleratuko ditu, ELA sindikatuak salatu duenez.

Multinazionalak (teknologia elektrikoetan lan egiten du) iragarri du "Power Products" saila berregituratu nahi duela Espainian, eta orotara 147 langile, lantaldearen % 6, kaleratuko ditu sei lantegitan (Zaragoza, Cordoba, Gava, Sant Quirze del Valles eta Trapagaran).

Enpresaren arabera, "Espainiako merkatuaren baldintza zailen" ondorioz hartu du erabakia, "fakturazioak eta prezioek" behera egin baitute.

ELA sindikatuak errefusatu egin du espedientea, eta multinazional suitzarrak transformadoreal eraikitzeko saila desagerrarazi nahi duela, eta Trapagaraneko lantegia "konponketa tailer" bihurtu nahi duela.

Halaber, "lehenago edo gero", espedienteak lantegia "ixtea" ekarriko likeela ohartarazi du.

ELAk gogorarazi du Navalek ere 156 kaleratze iragarri dituela eta, beraz, albisteok Ezkerraldearentzat "kolpe latza" dela.

ELA ha evidenciado que la reestructuración anunciada por ABB se suma a los 156 despidos planteados esta semana por la dirección de La Naval.

Hori horrela, eskualdeko arduradun politikoek enprera horien asmoen berri zuten galdegin du zentralak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea