Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Navaleko batzordeak kaleratzeak errefusatu eta lanuzteak iragarri ditu

Enpresa batzordeak azaldu duenez, lanuzteak egingo dituzte zuzendaritzak kaleratzeen proposamena baztertu arte. Gainera, Navaleko zuzendariarekin "premiazko" bilera eskatu dute sindikatuek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan enpresaren proposamena aztertzeko izandako bileraren ostean, Sestaoko Navaleko enpresa batzordeak zuzendaritzak planteatutako 156 kaleratzeak errefusatu ditu. Gainera, lanuzteak egingo dituztela iragarri dute, zuzendaritzak proposamen hura erretiratu arte. Era berean, Iñaki Irasuegui Navaleko zuendariarekin "premiazko" bilera eskatu dute ordezkari sindikalek.

Asteazken goizean ordu eta erdi inguruko lanuztea egin dute langileek. Bitartean, enpresa batzordea Irasuegiren bulegora joan da honekin biltzeko asmoz baina ez du lortu zuzendaria kanpoan zegoelako. Horren aurrean, goizaldeko lehen orduetan langileria biltzeko deia egin du enpresa batzordeak 06:00etatik aurrera lanera inor sartu ez dezan, Navaleko zuzendariak haiekin biltzea onartu arte.

"Zerotik" negoziatzeko prest agertu dira sindikatuak baina ez dute "printzipioz, kaleratze bat ere ez" onartzen. Hauen esanetan, egungo egoera "hobeagoa" da, "duela hiru edo lau hilabeteekoarekin alderatuta". Izan ere, Belgikako Jan de Nul armadoreari ontzi bat egiteko kontratua sinatu zuen Navalek, 2013. urterako lana bermatuko duena. "Duela hiru hilabete inor soberan ez baldin bazegoen, are gutxiago orain", azpimarratu dute ordezkari sindikalek.&' || 'nbsp;

Navaleko langileen kopurua 368tik 156era murriztea "ezinbestekoa" dela baieztatu zuten astearte honetan Construcciones Navales del Norte Navaleko jabeek, itsasontzietako "merkatuaren egoera zailagatik, eskaeren murrizketagatik eta finantziazio arazoak direla eta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea