Ekonomia -

Krisia eurogunean

Portugalentzako 26.000 milioi euroko diru-laguntza onartu du NDFk

Egitasmoak 6.100 milioi euro jarriko ditu berehala Portugalen eskura.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugalentzako 26.000 milioi euroko kreditua onartu du Nazioarteko Diru Funtsak (NDF). Diru-laguntza datozen hiru urteetarako izango da eta Portugalen herstura eta hazkunde egitasmoa bultzatuko du.

Egitasmoak 6.100 milioi euro jarriko ditu berehala Portugalen eskura, NDFk komunikatu batean jakinarazi duenez. Horrela, Portugalek 12.600 milioi bat euro jasoko ditu guztira aurten. Era berean, Europar Batasunak 25.200 milioi euro emango dizkio Lisboari.

EBk eta NDFk78.000 milioi euro lagako dituzte hiru urteren buruan, erakundeak azaldu duenez.

"Merkatuetan arnas hartzea ahalbidetuko dio Portugali finantza-paketeak, eta beharrezko pausoak abian jarriko ditu ekonomia bide egokian jartzeko", ziurtatu du NDFk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea