Ekonomia -

Zabor bonuaren mailan

Greziako zorraren nota gehiago jaitsi du Fitch agentziak

"Greziak egin beharreko erreformen aplikazioan erronkei egin beharko die aurre", justifikatu du arriskuen kalifikazio agentziak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako zorraren kalifikazioa berriz jaitsi du Fitch arriskuen kalifikazio agentziak; B+ mailan ezarri du. Lehen BB+ mailan zegoen, baina erabaki berri honekin zorra zabor bonuaren mailan jarri du agentziak. Gainera, zorra zaintzapean jarri du.

Komunikatu batean, "Greziak egin beharreko erreforma fiskalen eta erradikalen aplikazioan erronkei egin beharko die aurre", justifikatu du arriskuen kalifikazio agentziak, "Estatuaren kaudimena bermatzeko beharrezkoak baitira".

Epe laburreko zorra B kategorian mantendu dutela jakinarazi du Fitch agentziak.

Zergen herstura lortzeko neurri berriak beharrezkoak direla azpimarratu du agentziak, 2011an defizita BPGren % 7,5era arte murriztu ahal izateko.

Pribatizazioa

Gainera, Greziako Gobernuak iragarritako pribatizazio egitasmoak mintzagai izan ditu Fitch agentziak. 50.000 milioi eurotan ondasun publikoak saltzeko "oztopo tekniko eta politikoak" daudela ohartarazi du agentziak.

Hala eta guztiz ere, "Greziako Gobernuaren konpromisoan sinisten jarraitzen du" agentziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea