Ekonomia -
Lan-gatazka
Gurasoek jantokien gaineko negoziazioa bideratzea eskatu dute
Gurasoen elkarteen federakundeek esan dute ez daudela prest datorren ikasturtea hasteko, egungo gatazkak kopondu barik. Arratsaldean Bilboko negoziazio mahaiak elkarrizketari ekingo dio berriz.
Erredakzioa
Baikarako eskola publikako, Bige eta Denon Eskolako AMPASeko Federakundeek, Ehige Konfederazioarekin batera, Patronalari eta sindikatuei PRECO Gatazkak Konpontzeko Prozedurari ekiteko eskatu diete, eskoletako jantokietako gatazka konpontzeko lanetan lagungarri izan dadin.
Lurdes Imaz Ehigeko koordinatzaileak, Imanol Zubizarreta Baikarakoak, Reyes Lengaran Bigekoa eta Cristina Diez Denoneskolako presidenteak prentsaurrekoan esan dutenez, familiak "kokoteranino eta nekatuta" daude egoera honekin.
AMPASeko federazioen hitzetan, "ez dugu onartuko datorren ikasturtea hastean jantokietako gatazka berriz izatea, lan-hitzarmen berria ez sinatzeagastik".
PRECON hiru figura daude; bakegilea "bi aldeak bateratzen saiatzen dena"; bitartekaria, "bitartean dagoena eta gero onartu edo ez egingo den proposamena egingo duena" eta epailea, "eraginkorrena, betetzea derrigorrezkoa den konponbidea ematen duena".
Bilera Bilbon
Sindikatu eta eskoletan jantokietako zerbitzua ematen duten enpresek bilera berri bat egingo dute Bilbon, LABeko ordezkariak, Gotzone Etxebarriak, zabaldu duenez.
Hirugarren astea da greba egiten ari direla, langileek protesta egin dute eguerdian Eusko Jaurlaritzak Donostian eta Bilbon dituzten egoitzen aitzinean.