Ekonomia -

Beste elkarretaratze bat

Ertzaintzako sindikatuek bertan behera utzi dute negoziazioa

Ondorioz, beste elkarretaratze baterako deia egin dute: maiatzaren 17an izango da Lehendakaritzaren aurrean, Gasteizen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erne, ESAN, Sipe eta Euspel Ertzaintzako sindikatuek negoziazio esparru guztiak uztea erabaki dute, eta elkarretaratze bat deitu dute maiatzaren 17rako.

Herrizaingo Sailaren "adarjotzetzat" jo dute sindikatuek gatazkari amaiera jartzeko egindako deialdia.

"Beste behin argi gelditu da manipulatzeko eta sindikatuen arteko batasuna apurtzeko ke laino bat dela; izan ere, proposamen berri bat ere ez dute aurkeztu sindikatuek eskatutako aldarrikapenei erantzuteko", esan dute.

Ondorioz, beste elkarretaratze baterako deia egin dute: maiatzaren 17an izango da Lehendakaritzaren aurrean, Gasteizen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea