Ekonomia -

"Opor fiskalak"

Jaurlaritzak aldundiei eta enpresei lagunduko die epaia aurkakoa bada

Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak esan du Bruselako Auzitegiak aldundiek aurkeztu dituzten "frogetako asko" onartuko dituen esperantza duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak "opor fiskalak" deiturikoen onurak izan zituzten aldundiei eta enpresei laguntza emango die Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia kontrakoa bada.

Eusko Jaurlaritzako eta hiru aldundietako ordezkariak gaur Bruselako Justizia Auzitegiko saioan izan dira, 90eko hamarkadan enpresei emandako laguntza neurriak legez kanpokoak zirela esan zuen lehen epaia berrikusteko. Bruselako Auzitegiak aldundiek aurkeztu dituzten "frogetako asko" onartuko dituuen esperantza duela azaldu du Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak Kontseilu bileraren ondorengo prentsaurrean. Edozein kasutan, epaia aurkakoa bada, Jaurlaritzak aldundiei eta enpresei "kaltea arintzeko" laguntzak emango dizkiela aurreratu du, baina ez ditu zehaztu horietarako eskuartean dituzten formulak zeintzuk diren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea